XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Are nahasketa handiagoa aborrecer artikuluan (I,7): te aborrezco = gaitziriztea dizut irakurtzen dugu (gaitz irizteN irakurri beharrean).

Pundu hau argitu beharra zegoen, hitz batez; eta neure aldetik argitzen saiatuko naiz ondoko lerro hauetan.

Eta, noski, argi-bila horretan, atzera joko dugu; aditz hau askoz biziago egon baitzen aspaldiko mendeetan, oraingo euskaldun gizartean baino.

1. iritz-i (eritz-i, eretx-i).

Ithurryk ongi azaldu zuenez (), iritz-i aditz honek ba du, noski, NOR / NORI / NORK erabilkera; baina ba du ere NOR / NORK hutsezko erabilkera ere, eraman, ekarri, eta bestek biak dituzten bezala: dakart / dakarkiot, ez demala / ez demozula, eta abar.

Iparraldeko euskalkietan gertatu ohi den bezala, -ritz- aditz-sustraiaren ondotik, a erantsi izan zaio aditza jokatzean; eta eras-ik, " derasat eta eraunts-ik darauntsa eman dituzten bezala, iritz-ik daritzat eman du NOR / NORK sailean; eta gainerakoak.

Hau ez da hango euskalkietan batere bitxia; eta NORIrik somatu beharrik ez dago.

Oihenartek , eta abar erabili zituen; baita atsotitz argitsu hura: otsoak zer baitetsa / otsemak donhetsa (Ats. 390).

(Kasu honetan ere adizkera hirukuna izan balitz, hau irakurri genukeen: otsoak zeri, otsemak donhetsa).

Leizarragak ere dakusaren hildotik jokatu zuen ikusi ().

Gauza bera Axularrek ere (eztakusa, XXXI,l); eta Etxeparek (diakusazut).

Gaur berton ere zer darasa horrek? eta horrelakoak entzuten dira maiz Iparraldean ().

Daritza, hitz batez, NOR / NORK adizkerak dira batzutan; besterik ere (HARI-dunak, alegia) batzutan izan badaitezke ere.